Testuingurua
danborra: kutxa biribila da eta goiko eta beheko aldean gogor teinkatutako azala dauka.
Makila batzuekin jotzen da. (69. or.)
dantzatu: gorputza musikari jarraituz mugitzea da. (68. or.)
dastamena: zentzu honen bidez zaporeak hartzen ditugu. (9. or.)
datila: fruitu biguna eta luzetxoa da eta azal marroi iluna du.
Barrutik mami argi eta gozoa dauka eta erdian hezur bat. (44. or.)
dekorazioa: antzokiko eszenatokian apaingarri moduan jartzen da, paisaiak, gazteluak edo beste edozein leku edo irudi erakusteko. (66. or.)
denborapasak: lagunekin ondo pasatzeko egiten ditugun jolasak eta ekintzak dira. (62. or.)
denda: leku honetan gauzak saltzen dira. (49. or.)
dendaria: langile honek dendan gauzak saltzen ditu. (52. or.)
desberdina: hitz honen aurkakoa berdina da.
Madaria eta sagarra desberdinak dira, bakoitzak bere kolorea, itxura eta zaporea dituelako.
Leku batzuetan ezberdina ere esaten da. (11. or.)
deskargatu: autotik edo beste ibilgailu batetik maletak, paketeak eta horrelako gauzak ateratzea da. (56. or.)
desordenaturik: hitz honen aurkakoa ordenaturik da.
Toki batean gauza guztiak hankaz gora eta nahastuta badaude, toki hori desordenaturik dagoela esaten da. (15. or.)
destapatu: hitz honen aurkakoa tapatu da.
Ohean beroegi gaudenean, gaineko izarak eta burusiak kentzen ditugu eta destapatu egiten gara. (16. or.)
dilista: lekari hau biribila eta zapala da eta kolore marroia du. (45. or.)
dinosauroa: dinosauroak duela milioika urte bizi izan ziren animaliak ziren eta musker handien itxura zuten. (28. or.)
diplodocusa: 26 metrotako dinosauroa zen.
Lepoa eta buztana luze-luzeak zituen eta hankak oso handiak
Oso astuna zen eta zuhaitzen goiko hostoak jaten zituen. (28. or.)
dirua: dirua gauzak ordaintzeko erabiltzen dugu. (81. or.)
diskoaa: plaka biribil honek musika dauka grabaturik.
Entzun ahal izateko, disko-jogailu batean jarri behar da. (16. or.)
disko-jogailua: aparatu honetan diskoak jartzen dira, grabatuta daukaten musika entzuteko. (22. or.)
distiratu: distira edo argitasun handia ematea da.
Izarrek zeruan distiratzen dute. (82. or.)
dominoa: jolas honek hogeita zortzi pieza ditu.
Pieza horiek gainean 1etik 6ra bitarteko puntu beltzak dituzte.
Jolasteko, puntu kopuru berdineko piezak kateatu behar dira. (63. or.)
dortoka: animalia honek oskol batez babestuta dauka gorputza.
Beldurtzen denean, dortoka oskolaren barrura sartzen da. (34. or.)
dutxa: bainugelako aparatu honek ura euri moduan botatzen du zulotxo batzuetatik.
Gu dutxaren azpian jartzen gara, gorputza garbitzeko (17. or.)
dutxatu: gorputza dutxako uraz garbitzea da. (17. or).
e
ebaki / moztu: ganibet batez edo tresna zorrotz batez gauzak zatitzea da. (18., 22., 45. eta 53. orr.)